Laburpen-gaitasunaren garapena eta eskolako laburpen-testuen prozesamendua
Fecha
2022-12-22Autor
Atutxa Barrenetxea, Unai
Metadatos
Mostrar el registro completo del ítemResumen
Tesi honetan laburpen-gaitasunaren garapenari heldu diogu, eskolako laburpen-testuen prozesamenduaren bidez. Bi helburu nagusi izan ditugu: i) laburpen-gaitasunaren egoeraren azterketa egitea; eta, horretarako, laburpenaren oinarri teorikoak finkatu ditugu eta laburpen-testuen deskribapena egin dugu. ii) Hezkuntza- eta hizkuntza-teknologiak erabiliz laburpena eskolan lantzeko eta ebaluatzeko proposamena egitea. Helburuak erdiesteko, Hizkuntzaren Prozesamenduko teknikak (bereziki diskurtsoan oinarrituz) erabili ditugu, teknika horiei ikuspegi didaktikotik helduz. Euskarazko laburpen-corpusa biltzeko sortu dugun Compress-eus tresnarekin, LabEus corpusa bildu dugu, LHko eta unibertsitateko ikasleen 1758 laburpenez osatua. Ikasleek estrakzio- eta abstrakzio-laburpenak egingo dituzte. LabEus corpusetik, 80 laburpenekin EskoLab corpusa sortu dugu, eta, laburpenak sortzeko prozesuan gertatzen dena ulertzeko, ikerketa-galderak zehaztu eta etiketatze-lana egin dugu. Ondoren, laburpenen ebaluaziorako baliabideak eta prozedurak diseinatu eta sortu ditugu. i) Metalaburpenak eratzeko algoritmoa, ii) laburpenak egiteko eta ebaluatzeko irizpideak eta errubrika, iii) laburpenaren hierarkiaren atzeraelikadura automatikoaren bi bertsio, HIMAM eta GOM metodoetan oinarrituak. Bukatzeko, sortutako baliabideekin, laburpena lantzeko hiru tailer burutu ditugu euskaraz eta ingelesez. Bi laburpen bat egiteko behar diren irizpideak barneratuz laburpen-gaitasuna garatzeko. Hirugarrenarena, bestalde, diskurtsoan oinarrituz, laburpena lantzeko teknika ezberdinak ezagutu eta horien inguruan hausnartzeko.