Euskal Autonomia Erkidegoan kokatuta dauden eraikinen birgaitze energetikoa: Birgaitze-teknikak eta erabakia hartzeko jasangarritasun-irizpideak.
Ekaia N. Extra : 31-47 (2022)
Resumen
Eraikuntzako energia-kontsumoak gora egin du azken urteotan. Horregatik, eraikinen energia-eraginkortasunari buruzko araudiak ezarri behar izan dira kontsumoa kontrolatzeko, energia-aurrezpena hobetzeko eta energia-eraginkortasuna hobetzeko. Baina Euskal Autonomia Erkidegoan zaharrak eta energetikoki pobreak diren eraikin kopurua oso altua denez, behar beharrezkoa da eraikin horietan esku hartzea eta epe labur edo ertainean energetikoki birgaitzea.Birgaitze-teknikarik egokiena aukeratzea ez da lan erreza eraikinak energetikoki birgaitzeko eraikuntza-soluzio ugari baitaude. Hau dela eta, erabakia hartzen laguntzeko, jasangarritasun-irizpideak erabiltzea planteatzen da. Horrela, birgaitze-teknikak ekonomiaren, ingurumenaren eta sozialaren ikuspegitik aztertuko dira.; Energy consumption in buildings has increased in recent years. And that is why it has become necessary to establish regulations regarding the energy efficiency of buildings to control consumption, improve energy savings and energy efficiency. But the large volume of old and energy-poor buildings in Basque Autonomous Community makes it necessary to intervene in these, retrofitting them in the short or medium term.There are a great variety of constructive solutions to retrofit buildings energetically, which makes it difficult to choose the most suitable solution. Therefore, to help decision-making, the use of sustainability criteria is proposed. In this way, it is proposed to evaluate rehabilitation techniques from an economic, environmental and social point of view.