Itxi, ireki edo klik. Euskal kulturari buruzko gogoeta-analisi bat musika-esperimentazio eta-tradizioaren bidegurutzean
Ikusi/ Ireki
Data
2022-12-21Egilea
Santamaría Barinagarrementeria, Ainara
Laburpena
Etnomusikologiaren lemari helduz, musika, kultura bat ezagutzeko bide izan daiteke eta ez antzua, gainera. Egon daitezkeen askotariko hurbiltzeen artean, tradiziozko eta esperimentazioa baliatzen ditugu tesi honetan. Gaur egun, bi mundu horiek elkarren artean ezezagun ez bada kontrako gisara aurkezten dira. Botereak, prestigioak, instituzioak, hierarkiak, hegemoniak edo, nola ez, komunitatearen esanguratze sinbolikoak banatzen ditu. Alta, tesi honen xedea banaketa ikuspegitik harago tradizioa eta berrikuntzaren arteko hartu-emana ezagutzea da: elkarren arteko tentsio, jarraipen, urruntze edo beste azaleratuz. Horretarako bi ardatz eta bi garai gurutzatu ditugu: batetik, tradizioa eta esperimentazioa; eta bestetik, 60ko Pizkundeko testuingurua eta gaur eguneko errealitatea.60ko hamarkadatik aurrera Euskal Herrian kultura mailan gertaturikoa aztertzeko aipatu ardatzen arabera, aritu konkretu baten azterketan oinarritu gara; Mikel Laboaren obran, hain zuzen. Bestetik, aztergai bakoitzak gaur egun duen esanahia eta batak bestearekiko duen erlazioa ezagutzeko, musika esperimentala egiten ari direnengana jo dugu. Izan ere, hauek II. Mundu gerra eta geroko abangoardia apurtzaileen gisa berean, musikaren definizio hegemonikoa zalantzan jartzen ari dira orain eta hemen.