Problema geometriko baten aurrean HHko haurrek erabilitako estrategiak
Data
2023-02-20Egilea
Aguirrechu Oleagordia, Ane
Laburpena
[EU] Lan honen bitartez haurrek problema geometriko baten aurrean erabiltzen dituzten estrategiak aztertzea eta beraien argumentuak nola azaltzen dituzten ikustea bilatzen da. Horretarako HH4 eta HH5 urteko 16 haur geometria oinarri duen problema matematiko
baten aurrean kokatu dira, zehazki haurrei kolore, forma eta tamaina ezberdineko piezak eskaini zaizkie eta beraiek kutxa batengatik mugatutako espazio batean ahalik eta pieza gehien sartu behar izan dituzte. Problema matematikoaz gain haurrekin asanblea ezberdinak egin dira beraien argumentuak ikusi ahal izateko. Haurrek erabilitako estrategiak eta argumentuak adinaren arabera ezberdinak izan dira. Estrategien artean, kolorearen erabilera agertu da. Azken hau, haurren adina handituz doan heinean gutxituz joan da. Beste estrategia aipagarri bat zuloak agertu diren momentuan honen aurrean
haurrek hartutako jarrera izan da. Bost urtekoak bete egiten zuten bitartean, lau urtekoek estali soilik egiten zutelako. Argumentuak emateko unean berriz, bost urtekoak beraien jarduna azaltzeko gai izan diren bitartean, lau urtekoekin irakaslearen galderak
ezinbestekoak izan dira. Azkenik, aipatzear gelditzen da, bost urteko haurrak emandako argumentu batzuk Van Hieleren bigarren mailakoak izan direla, beraz, prozesuan aurrera doaz.