Zain-ultzera: zauria bizitzaren ardatza bilakatzen denean
Laburpena
Zain ultzerak zain gutxiegitasunaren ondorioz beheko gorputz adarretan ematen diren azaleko lesio ohikoenak dira. %50 kronikoak dira eta errekurrentzia handiko zauriak dira. Haren agerpena pazienteei bizi-estilo aldaketa egitera bortxatzen ditu. Izan ere, horiek parairatzen dituzten pertsonek dependentzia maila handipena, isolamendu soziala, osasun mentalaren okertzea eta lan absentismoaren arazoak adierazten dituzte besteak beste. Honek ZUak pertsonen bizi-kalitatean eragin negatiboa izatea eragiten du. Horregatik, erizaina gaitz honetan aditua izatea berebizikoa da, tratamenduaren eraginkortasuna handitzeko, bizi-kalitatea hobetzeko, orbaintze denbora jaisteko eta osasungintzaren gastuen murrizketarako.