Arabako ehiza esparruetan eperra (Alectoris rufa) lagintzeko metodologien konparaketa
Fecha
2023-02-28Autor
Otaegui Imaz, Néstor
Metadatos
Mostrar el registro completo del ítemResumen
Lan honetan Araba mailan eperra (Alectoris rufa) lagintzeko metodo egokiena zein den
jakiteko, bibliografian eta txosten teknikoetan gehien erabilitako bi metodoen
konparagarritasuna aztertu da. Horretarako Arabako ehiza barrutiak oinarri izanda hamar
laginketa eremu sortu dira. Laginketa eremu bakoitzean metodo bakoitzeko trantsektu bat
diseinatu da, zeinetatik azterketa egiteko nahikoa datu kopurua lortzeko asmotan bi erreplika egin diren. Lortutako datuak homogeneizatzeko eta konparatu ahal izateko IKA-k kalkulatu dira. Datuen arteko korrelazioak bilatzeko R programa estatistikoa erabili da. Horrek, erabilitako metodoen eta ikusitako eperren arteko korrelaziorik ez dagoela adierazi du. Baita, metodo berdina erabilita baina erreplika ezberdinetan lortutako datuen artekoa ere. Kilometrokako okupazioa eta metodo bakoitzak duen detektatzeko gaitasuna kalkulatzeko, berriz, PRESENCE programa erabili da, Arabar Errioxan lagindutako beste eremuak baino okupazio txikiagoa duela eta metodoak detektabilitatean eraginik ez duela adierazi duena. Emaitzak aztertuta, erabilitako metodoak, erabili diren bezala, Araba mailan eperra lagintzeko baliagarriak ez direla ondorioztatu da. Gainera metodoek espeziearen detektabilitatean eraginik ez dutela eta Arabar Errioxako okupazioa beste eremuena baino txikiagoa dela ikusi da.