Dermatitis atopikoa eta honek mikrobiotarekin duen erlazioa
View/ Open
Date
2023-02-28Author
Ugartetxea Arakistain, Nora
Metadata
Show full item recordAbstract
Dermatitis atopikoa hantura gaixotasun kroniko bat da eta eragin izugarria du pazienteen bizi kalitatean; izan ere, sintomen artean, xerosia, pruritoa edota azkura dira esanguratsuenak eta gainera, bizitzan zehar, fase desberdinak egon ohi dira, agerraldien fasea eta arintze fasea, inguruneko faktoreen eta barne faktoreen araberakoak izango direnak.1,2 Gaixotasun hau multifaktoriala dela esaten da eta beraz, inguruneko faktoreek, patogenoek, genetikak, estresak edota mikrobiotak eragina izango dute honen garapenean.3,4,5 Alde batetik, hesi epidermikoaren galera bat nabari da dermatitis atopikoan eta honek, patogenoen sarrera errazagoa izatea eragingo du, immunitate sistema aktibatuz eta gainera, ur galera handi bat pairatuko du pazienteak, sintomen agerpena sustatuz.1 Nagusiki, lan honetan, gaixotasun honek mikrobiotarekin duen erlazioa aztertuko da; izan ere, ikusi izan da gure larruazalean zein hestean bizi diren bakteriek eragin zuzena dutela hantura gaixotasunen agerpenean eta horien artean dermatitis edo ekzema atopikoa dugu.3,6,7 Alde batetik, mikrobiotako espezieen murrizpen eta aldakortasun bat nabari da, Staphylococcus aureus espeziearen gailentzearekin batera; azken hau baita hain zuzen ere dermatitis atopikoarekin gehien erlazionatzen den patogenoa.6,8,9
Mikrobiotak funtzio garrantzitsu ugari betetzen ditu; barrera funtzioa, funtzio immunologikoa edota kate laburreko gantz azidoen sintesia besteak beste eta esan bezala, honen alterazioak eragina du dermatitis atopikoaren agerpenarekin.8,10 Hori oinarri hartuz, gaixotasun honi aurre egiteko estrategia berriak identifikatu nahi dira, horien artean probiotiko eta prebiotikoen garrantzia azalduko da; izan ere, probiotiko hauek ahoz kontsumitzeak hesteko mikrobiota modulatu dezakete eta honen konposizioa aldatu.6,11,12 Beraz, dermatitis atopikoa pairatzen duten pazienteen mikrobiota ezagutuz, behar dituzten probiotikoak zeintzuk diren jakin ahalko dugu, paziente osasuntsuen antzeko bakteria populazioa lortu ahal izateko.