UPV-EHU ADDI
  • Volver
    • English
    • español
    • Basque
  • Login
  • español 
    • English
    • español
    • Basque
  • FAQ
Ver ítem 
  •   Inicio
  • DOCENCIA
  • Facultad de Farmacia
  • Trabajos Académicos-Facultad de Farmacia
  • Ver ítem
  •   Inicio
  • DOCENCIA
  • Facultad de Farmacia
  • Trabajos Académicos-Facultad de Farmacia
  • Ver ítem
JavaScript is disabled for your browser. Some features of this site may not work without it.

Dermatitis atopikoa eta honek mikrobiotarekin duen erlazioa

Thumbnail
Ver/
GrAL_Ugartetxea.pdf (1.102Mb)
Fecha
2023-02-28
Autor
Ugartetxea Arakistain, Nora
Metadatos
Mostrar el registro completo del ítem
  Estadisticas en RECOLECTA
(LA Referencia)

URI
http://hdl.handle.net/10810/60146
Resumen
Dermatitis atopikoa hantura gaixotasun kroniko bat da eta eragin izugarria du pazienteen bizi kalitatean; izan ere, sintomen artean, xerosia, pruritoa edota azkura dira esanguratsuenak eta gainera, bizitzan zehar, fase desberdinak egon ohi dira, agerraldien fasea eta arintze fasea, inguruneko faktoreen eta barne faktoreen araberakoak izango direnak.1,2 Gaixotasun hau multifaktoriala dela esaten da eta beraz, inguruneko faktoreek, patogenoek, genetikak, estresak edota mikrobiotak eragina izango dute honen garapenean.3,4,5 Alde batetik, hesi epidermikoaren galera bat nabari da dermatitis atopikoan eta honek, patogenoen sarrera errazagoa izatea eragingo du, immunitate sistema aktibatuz eta gainera, ur galera handi bat pairatuko du pazienteak, sintomen agerpena sustatuz.1 Nagusiki, lan honetan, gaixotasun honek mikrobiotarekin duen erlazioa aztertuko da; izan ere, ikusi izan da gure larruazalean zein hestean bizi diren bakteriek eragin zuzena dutela hantura gaixotasunen agerpenean eta horien artean dermatitis edo ekzema atopikoa dugu.3,6,7 Alde batetik, mikrobiotako espezieen murrizpen eta aldakortasun bat nabari da, Staphylococcus aureus espeziearen gailentzearekin batera; azken hau baita hain zuzen ere dermatitis atopikoarekin gehien erlazionatzen den patogenoa.6,8,9 Mikrobiotak funtzio garrantzitsu ugari betetzen ditu; barrera funtzioa, funtzio immunologikoa edota kate laburreko gantz azidoen sintesia besteak beste eta esan bezala, honen alterazioak eragina du dermatitis atopikoaren agerpenarekin.8,10 Hori oinarri hartuz, gaixotasun honi aurre egiteko estrategia berriak identifikatu nahi dira, horien artean probiotiko eta prebiotikoen garrantzia azalduko da; izan ere, probiotiko hauek ahoz kontsumitzeak hesteko mikrobiota modulatu dezakete eta honen konposizioa aldatu.6,11,12 Beraz, dermatitis atopikoa pairatzen duten pazienteen mikrobiota ezagutuz, behar dituzten probiotikoak zeintzuk diren jakin ahalko dugu, paziente osasuntsuen antzeko bakteria populazioa lortu ahal izateko.
Colecciones
  • Recolecta
  • Trabajos Académicos-Facultad de Farmacia

DSpace 6.4 software copyright © -2023  DuraSpace
OpenAIRE
EHU Bilbioteka
 

 

Listar

Todo ADDIComunidades & ColeccionesPor fecha de publicaciónAutoresTítulosDepartamentos (cas.)Departamentos (eus.)MateriasEsta colecciónPor fecha de publicaciónAutoresTítulosDepartamentos (cas.)Departamentos (eus.)Materias

Mi cuenta

Acceder

Estadísticas

Ver Estadísticas de uso

DSpace 6.4 software copyright © -2023  DuraSpace
OpenAIRE
EHU Bilbioteka