Show simple item record

dc.contributor.advisorArrese Arratibel, Miren Elixabete ORCID
dc.contributor.authorMoreno Compains, Leire
dc.contributor.otherF. FARMACIA
dc.contributor.otherFARMAZIA F.
dc.date.accessioned2023-02-28T15:17:32Z
dc.date.available2023-02-28T15:17:32Z
dc.date.issued2023-02-28
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/60160
dc.description25 p. : il.-- Bibliogr.: p. 22-25
dc.description.abstractGIBa, hau da, Giza Immunoeskasiaren Birusa, tratamendurik gabe heriotza eragiten duen Hartutako Immunoeskasiaren Sindromearen eragilea da. Mundu osoan 35 milioi heriotza baino gehiago eragin ditu, ondoriorik latzenak herrialde azpigaratuetan pairatuz. Bilgarridun RNA birus bat da, giza immunitate sistemako CD4+ T zelulen barnean erreplikatzen dena, zelula hauek suntsituz eta ostalariaren immunoeskasi egoera eraginez. Birusa gorputzeko zenbait jariakinetan aurki daiteke. Ondorioz, gaixotasun kutsakor hau transmititzeko bideak sexuala, odol bidezkoa eta transmisio perinatala dira, baina ez ukipen bidezkoa. Gaur egun herrialde garatuetan egoera asko hobetu da, kutsatutako pertsona gehienek tratamendu antierretrobirala jasotzen dutelako. Horretaz gain, birusarekiko esposizio aurreko eta ondorengo profilaxiek ere asko lagundu dute egoeraren kontrolean, nahiz eta batzuetan jendea gehiegi erlaxatzea eragin. Hala ere, tratamendu horiek mugak dituzte, esate baterako, eragin desiragaitzak, kostu altua, eskema terapeutiko zailak, diagnostikatu gabeko pertsonen tratamendu eza... Horrek guztiak txerto baten garapena ezinbestekoa egiten du. Txertoaren garapena birus hau HIESaren eragilea zela jakin bezain laster hasi zen, 1984. urtean. Ia 40 urte hauetan zehar 250 entsegu kliniko baino gehiago burutu dira. Entsegu gehienetan birusaren proteinak espresatzen dituzten bektoreak eta birusaren gainazaleko gp120 proteinan oinarritutako txertoak erabili dira. Egindako ahalegin guztiak ez dira nahikoak izan bilatzen zen helburua lortzeko, RV144 izan baita % 31,2ko eraginkortasun eskasa lortu duen entsegu bakarra. Hortaz, etorkizunari begira metodologia berriak erabili beharko dira eta jada horietako bat erabiltzen hasi da, mRNA-n oinarritutakoa, alegia. Bizi berri izan dugun SARS-CoV-2 birusak eragindako pandemian metodologia hori erabili da txertoaren garapenerako, emaitza arrakastatsuak lortuz. Hortaz, GIBaren aurka helburu berdina lortzeko lanean hasi da komunitate zientifikoa.es_ES
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.subjectGiza Immunoeskasiaren Birusaes_ES
dc.subjecttxertoaes_ES
dc.subjectRV144es_ES
dc.titleGiza Immunoeskasiaren Birusaren aurkako txertoen garapenaren historia, gaurkotasuna eta etorkizunaes_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2022-06-06T06:51:04Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2022, la autora
dc.contributor.degreeGrado en Farmacia
dc.contributor.degreeFarmaziako Gradua
dc.identifier.gaurregister122917-894199-09es_ES
dc.identifier.gaurassign134237-894199es_ES


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record