Ikasleen arteko harremanak Lehen Hezkuntzan: patio baten azterketa
Laburpena
Ikastetxeak gizakion sozializazio prozesuko eremu garrantzitsuak dira, bertan izandako
harremanek norberaren garapenean eragina izango baitute. Egungo ikastetxeetako
espazioek, batez ere patioek, ez dituzte, berdintasuna, hezkidetza eta aniztasunarekiko
errespetua bezalako oinarriak bermatzen, ikasleen atsedenerako unea izanik, ez direlako
heziketarako gune bezala hartzen. Ikerketa honetan, Lehen Hezkuntzako patioetan bizitzen
diren sexu desberdintasunak ikertu dira, horretarako Gipuzkoako ikastetxe publiko bateko
langile eta ikasleen iritzietan oinarrituz. Patio batek dituen, harreman, material eta espazio
gabeziak identifikatu dira, jolastokiak nagusiki mutilek okupatzen dituzten espazioak direla
ikusiz. Amaitzeko, berdintasunean, hezkidetzan eta aniztasunarekiko errespetuan
oinarritutako patio bat izate aldera hainbat proposamen egin dira.