Arkeologia eta gaur egungo gizartea. Arkeologia publikoa eta Otxandioko kasu arkeologiko zehatza
View/ Open
Date
2023-04-17Author
Bengoetxea Llona, Xixili
Metadata
Show full item recordAbstract
Gradu amaierako lan honetan, arkeologia eta gaur egungo gizartea izan ditut hizpide. Honek nahitaez gai bat jorratzeko beharrizana sortu dit; Arkeologia publikoa. Korronte nahiko berria den arren, aldaketa handia suposatzen du orain arte arkeologiaz ulertu den horretatik, izan ere, arkeologiak, gizarte zehatz batekin izan dezakeen harremanaz eta honek duen betebehar dibulgatiboaz dihardu.
Lana bi zati nagusitan banatuta dago, lehena marko teoriko batek osatzen du, zeinetan, ondare arkeologikoa eta gizarteak arkeologiarekin duen harremana azaltzen diren, autore ezberdinetatik jasotako iritzi eta teorizazioak oinarri hartuta. Bigarren zatian, Otxandioko herriaren kasu zehatza erabili dut eta lanari alde praktikoa ematera bidean, inkesta batzuk egin ditut, bertatik ondorio batzuk ateraz.
Lan honetan beraz, marko teorikoa arkeologia publikoaren eta honen sorreran oinarritu nahi izan dut, arkeologiaren garapenaren jarraipen logiko modura azalduta. Horretarako, lehenik, arkeologia eta ondare arkeologikoa definitu ditut, orokortasunetik, apurka ikerketa objektua zehazteko. Beharrezkoa iruditu zait, zentzu horretan, arkeologiaren eta gizartearen arteko harremanari ere leku egitea, gizartearen eta honen joeren analisi egoki batek, hau da, errealitatearen analisi egoki batek, erabaki eta proposamen egokiak hartzea suposa dezakeelako, teoria oinarri hartuta, praktikara igarotzeko modua, hain zuzen ere. Bukatzeko, arkeologia publikoaren sorreraren eta honen garapena aipatu dut, garrantzitsua iruditzen zitzaidan, joera berri hau nondik eta ze asmorekin sortu diren jakitea.
Aipatutako bigarren zatiari dagokionez, Otxandioko indusketa eta lan arkeologiko ezberdinak sintetizatu ditut, herria testuinguruan jarri eta bertan zer egin den ezagutarazteko. Honek ahalbidetu dit gerora, Plaza Nagusian berriki egin diren indusketetan, inkesta batzuk aurrera eramatea, bistarien iritziak jasotzea eta bertatik abiatuta grafiko batzuk osatzea. Inkesta hauek oso aberasgarriak izan dira, perfilak eta jendearen pertzepzioa ulertzerako orduan eta bertatik abiatuta, esparru honetako problematika orokorrak ulertu eta ondorio edo proposamen zehatz batzuk egiteko.