Kontrabandoaren bilakaera bi Nafarroen artean (1936-1961)
Laburpena
Lan honetan, kontrabandoa edo gau lanaren gaia tratatu da, 1936tik 1961 urtera, Behe Nafarroa eta Nafarroa Garaiaren artean. Horretarako, kontrabandoa jarduera bera definitu eta bere historia motz bat azaldu da. Ondoren, Piriniotako kontrabandoaren urrezko garaiak ikertu dira. Amaitzeko, lana lekukotasunen bidez aberastua izan da, kontrabandoaren inguruko teoria izandako praktikarekin kontrastatzeko.