Merkataritza azokak marketineko tresna gisa industria alorrean
Fecha
2023-04-18Autor
Mujika Aurkia, Gaizka
Metadatos
Mostrar el registro completo del ítemResumen
Azokak, merkatua eta lehia ikertzea, ospea eta markaren irudia sortzea, nobedadeak aurkeztea, erakustaldiak eta promozioak egitea, bezero potentzialekin harremanetan jartzea eta baita kontratuak ixtea helburu duten marketin-jarduera anitz garatzeko aparteko plataforma bat dira. Formatu, eremu geografiko eta presentzialtasunaren aldetik mota desberdinetako azokak aurki ditzakegu eta hiru dira azoketako parte hartzaile nagusiak: Antolatzailea, erakuslea eta bisitaria.
Bestalde, industria sektoreak ezaugarri espezifikoak ditu eta bertako bezeroen portaera kontsumo merkatukoekin alderatuta desberdina da.
Gradu amaierako lan honetan, azokek industria merkatuan duten potentziala aztertu eta enpresa erakusleek arrakasta izateko jarraitu beharreko pausuak azalduko dira.
Zati teorikoaz gain, lan honetan enpresa erakusle ezberdinen ikuspuntuak ere aztertu nahi dira, horretarako, BIEMH-eko parte hartzaileekin harremanetan jarriz eta bertan bizitutakoarekin ikuspegi praktikoagoa emanez.