Biriketako minbizia pasa duten pertsonentzako ariketa fisiko programaren diseinua
Ikusi/ Ireki
Data
2023-04-21Egilea
Olañeta Gallastegi, Olatz
Laburpena
Biriketako minbizia geroz eta ohikoagoa bihurtzen ari den gaixotasuna da. Lan honekin, gaitz hau gainditu duten pertsonek bizimodu aktiboa izaten jarrai dezaten lortu nahi da. Horrela, lana bi zatitan banatzen da; lehendabiziko atala, oinarri teoriko sendo batek osatzen du non biriketako minbizia pasa duten gaixoen bizitzan, ariketa fisikoaren praktikak duen eragin positiboa frogatzen den. Bigarren atalean, ebidentzian oinarrituta, 12 asteko Ariketa Fisiko programa baten diseinua proposatzen da. Programa honetan, erresistentzia kardiobaskularra, indarra, malgutasuna eta oreka landuko dira. Programaren hasieran nahiz bukaeran, pazienteen egoera fisikoa eta ongizatea aztertuko dira test eta galdetegien bitartez. Lan honen xedea, biriketako minbizia pasa duten gaixoen ahalmen fisikoak berreskuratu, indartu eta bizimodu hobea eraikitzea da. (Euskara).