Lehen Hezkuntzako Heziketa Fisikoko ikasleen harreman motorren eta esperientzia emozionalen azterketa harrapaketa jolasean
Fecha
2023-04-21Autor
Araña Oiarbide, Alain
Metadatos
Mostrar el registro completo del ítemResumen
Helburua: Ikerketaren helburuak harrapaketa jolasean ematen diren erlazio soziomotorrak eta bizipen
emozionala Lehen Hezkuntzako ikasleetan aztertzea eta generoen arabera alderatzea izan ziren.
Metodoa: Ikerketa Nafarroako Agoitz herriko San Miguel Ikastetxe Publikoan burutu zen. Ikastetxe
honetako Lehen Hezkuntzako laugarren mailako bi gelen ikasleek parte hartu zuten (LH4A: n = 12; adina
= 9 ± 1 urte [emakumezkoak = 5; gizonezkoak = 7]; LH4B: n = 11[emakumezkoak = 4; gizonezkoak =
7]; adina = 9 ± 1 urte). Ikasleak harrapaketa jolas tradizionalean maiz jolasten zirenez, honen aldaera
ezezagun bat erabili zen ikerkuntzan. Hogeita hiru jokalariek harrapaketa 10 minutuz, jarraian, jolasean
jardun zuten 15m x 10m-ko zelai laukizuzen batean. Erlazio dimentsioa harrapaketa jolasean zehar
gertatutako kontra-komunikazioak identifikatuz eta analizatuz balioztatu zen. Dimentsio emozionala
jokalariek beren bizipen emozionalaren intentsitatea GES-C eskalaren bidez balioztatu zuten.

Ondorioak: Harrapaketa jolasa harreman sozialen ez-egonkortasuna bizitzeko erabilgarria izan daiteke.
Kontra-komunikazio gehienak mutilen artean eman ziren eta emozioetan neskak emozio negatiboetan
intentsitate altuagoak maizago sentitu zituzten.