Lunbalgiak tratatu eta ekiditeko indar entrenamenduaren eta jarduera fisikoaren garrantzia
Fecha
2023-04-21Autor
Zabala Larrañaga, Unai
Metadatos
Mostrar el registro completo del ítemResumen
Garrantzia. Lunbalgiak munduko osasun publikoko arazo handienetako bat da bere ondorio
psikologiko eta sozioekonomikoengatik. Horregatik oso garrantzitsua da lunbalgia horiek
modu egokian tratatu eta ekiditea. Jarduera Fisikoak (JF) eta indar entrenamenduak (IE) oso
eraginkorrak izan daitezke tratamendu eta prebentzio programak aurrera eramaterakoan.
Helburua. Errebisio sistematiko honen helburua JF eta IE programa ezberdinek lunbalgia
akutu edo kronikoa jasaten duten pertsonengan eraginkortasuna aztertzea da.
Metodologia. Errebisio sistematiko hau Preferred Reporting Items for Systematic Review and
Meta-Analyses-en (PRISMA) gomendioak jarraituz PubMed-eko datu basean egindako
bilaketa baten bidez burutu da. Aztertutako ikerketa guztien kalitatea Physiotherapy Evidence
Database (PEDro) eskalaren eta Oxford’s Evidence mailaren bidez baloratu dira.
Emaitzak. Zortzi artikulu zientifiko onartu eta aztertu dira. Horietan JF eta IE programa
ezberdinen bariabilitate handia aurkitu da, horietako zazpietan emaitza adierazgarriak aurkituz.
Aztertutako artikulu guztien kalitatea bikaina da.
Ondorioak. Lunbalgien prebentzio eta tratamendurako JF eta IE programak onuragarriak izan
daitezke bizkarreko minaren aldagai ezberdinetan, eta batez ere minaren atalase eta kargu
psikologikoan. Hala ere, oso garrantzitsua da programa ezberdinak diseinatzerakoan bizkar
edota lunbarreko zein giharreria indartu eta egonkortu behar dugun argi izatea.