Whatsapp elkarrizketak zigor prozesuan: frogaren balorazioan sortutako zailtasunak
View/ Open
Date
2023-06-02Author
Muñoz González, June
Metadata
Show full item recordAbstract
Agerikoa da, XX. mendeko erdialdean emandako iraultza teknologikoaren
ondoren, gure egunerokotasunean teknologiak duen pisua. Aurrerapen teknologiko
geldiezin horrek gizarte osoari eragiten badio ere, gutxi batzuk baino ez dira
konturatzen teknologiak zuzenbidean duen eraginaz. Horregatik, teknologiak zigor
prozeduraren froga-fasean zer eragin dituen aztertuko dugu lan honetan, frogaldiaren
fase ezberdinetan froga digitalak, whatsappak zehazki, sortu ditzakeen arazoak
plazaratuz.
Gaur egun, gizartearen beste eremu askotan bezala, zuzenbidean ere,
teknologiaren erabilera esanguratsua da zenbait ekintza aurrera eramateko. Kasu,
prozesu judizialetan aldez aurretik egiten den ikerketa lanetan, edo frogak biltzearen
fasean egintzak errazteko. Hala ere, teknologiaren erabilera okerra ere egin daiteke, hala
nola, delituak burutzeko eta delituen egitea errazteko tresna moduan.
Gailu teknologikoez baliatzea alegatutako egitateak egiazkoak direla
egiaztatzeko, hots, tresna digitalak froga bezala erabiltzea, gero eta ohikoagoa da
edozein prozedura judizialetan. Halaber, tentu handiz tratatu beharreko frogetaz ari gara
hitz egiten, zenbaitetan berme prozesalak eta prozesuan parte hartzen duten alde
ezberdinen oinarrizko eskubideak eta askatasunak murriz ditzaketelako1
.
Froga digital guztien artean Whatsapp aplikazioan jarri dugu arreta, txataplikazioaren elkarrizketen edukiak (mezuak, argazkiak, bideoak, audioak, etab.)
auzitegietan nola aurkeztu eta bere segurtasun-protokoloa zein den aztertu dugu hain
zuzen ere