Baduanjin-aren efektua desgaitasun intelektuala duten pertsonen funtzionaltasunean
Abstract
[EU] Sarrera: Desgaitasun intelektuala (DI) duten pertsonek zahartze prozesu aurreratua izaten dute, egoera fisikoaren gainbehera eta osasunarekin erlazionatutako arazoekin batera. Azkenaldian biztanleria orokorraren funtzio fisikoa hobetzeko eta mantentzeko jarduera
fisikoko programen artean, DI populazioan Baduanjin entrenamendua (gorputz-buruko ariketa tradizional txinatarra) onuragarria dela ikusi da.
Helburuak: Alde batetik, desgaitasun intelektuala duten langileen zahartzaro goiztiarra aztertzea, haien gaitasun funtzionala populazio adindu orokorrarekin konparatuz. Bestalde, Baduanjin programa gidatu batek desgaitasun intelektuala duten langileen gaitasun funtzionaletan duen eragina aztertzea.__ Metodologia: Lantegi Batuak-en lan egiten zuten eta desgaitasun intelektuala zuten 21 pertsona parte hartu zuten ikerketan (50,24 ± 2,3 urte). Hasteko, parte hartzaileek zahartzaro aurreratua zuten aztertzeko, populazio adindu orokorraren lagin batekin konparaketa egin zen. Ondoren, 6 hilabetez, Baduanjin programa bat burutu zuten, astean behin ordu beteko saioak eginez. Neurketak Baduanjin programa hasi aurretik (T1) eta hau bukatzean (T2) egin ziren. Antropometria datuak hartu ziren eta egoera funtzionala baloratzeko estabilometria, SPPB testa eta eskuko dinamometria erabili ziren. __ Emaitzak: SPPB puntuazio totalean Lantegi Batuak-eko langileak adinduen populazio orokorrak baino emaitza hobeak lortu zituzten (9,2 ± 2,0 vs 8,4 ± 2,0 puntu; Chi2 =0,019). Oreka aldagaia aztertuz adinduen populazio orokorrak emaitza hobeak lortu zituen (laginaren %36,4 vs %78,9; Chi2 = 0,001). Martxan eta sit to stand test-an, aldiz, Lantegi Batuak-eko langileek puntuazio hobeak lortu zituzten (Chi2 = 0,001). Bestalde, Baduanjin
interbentzioaren ostean oreka aldagaian (p<0,027), tandem test-ean (p<0,037) eta martxa abiadura maximoan (p<0,003) hobekuntza adierazgarriak aurkitu ziren, beste aldagai eta
probetan desberdintasun adierazgarririk aurkitu ez zirelarik.
Ondorioak: Desgaitasun intelektuala duten pertsonek helduarotik oreka galera nabarmenakdituzte. Baduanjin programa eta gero parte hartzaileen funtzionaltasuna hobetu zen.