Lanaren eragina adimen-ezgaitasuna duten pertsonen bizi-kalitatean: berrikuspen sistematikoa
Laburpena
[EU] 2008. urtean, Espainian, adimen-ezgaitasuna zuten 3,79 milioi pertsona zeuden. Hala ere, ezgaitasunik gabeko haien parekoekin alderatuta, biztanleria honek 3 eta 4 aldiz lanpostu gutxiago zein lanpostu leihakorra izateko aukera gutxiago dituztela ikusi da. Gainera, oso gutxi ikertu da lanak adimen-ezgaitasuna duten pertsonengan zelan eragiten duen. Hori dela eta ikerlan honen helburua lan egiteak adimen-ezgaitasuna
duten pertsona helduen bizi-kalitatean duen eragina aztertzea izango da. Horretarako berrikuspen sistematiko bat burutu da Pubmed, Cochrane eta Web of Science datu baseetan adimen-ezgaitasuna, enplegua eta bizi-kalitatea hitz-gakoak erabiliz. Bilaketa egin ondoren, lanak barneratu dira adimen-ezgaitasun orokorra duten eta ez gaixotasun zehatzak dituzten pertsonek parte hartu badute, parte-hartzaileek lan egiten badute, eta
bizi-kalitatea aztertu bada. Hasieran lortutako 967 artikuluetatik bederatzik bete dituzte inklusio-irizpideak, agerian utzi dutenak enplegua duten adimen-ezgaituek enplegurik gabekoek baino bizi-kalitate hobea aurkezten dutela. Literaturak iradokitzen du lanpostua izateak bizi-kalitate orokorra hobetzeaz gain, gehienbat bizikalitate subjektiboan laguntzen duela. Horrez gain, enplegu ezberdinen artean enplegu lagunduak eta komunitatean integratutako enpleguak nabarmendu dira, enplegu babestuak ere emaitza onak aurkeztu dituelarik. Dena dela, gai honen inguruko ikerketa gehiagoren beharra dago; izan ere, kalitate altuko entsegu klinikoak behar dira lan mota bakoitzak bizi-kalitatean duen eragin zehatza eta ariketa fisikoak biztanleria
honetan duen eragina ezagutzeko.