Show simple item record

dc.contributor.advisorKortaxarena Rubio, Maider ORCID
dc.contributor.authorNafarrate Santiago, Noah
dc.contributor.otherE.U. ENFERMERIA -SAN SEBASTIAN
dc.contributor.otherDONOSTIAKO ERIZAINTZAKO U.E.
dc.date.accessioned2023-06-22T16:00:40Z
dc.date.available2023-06-22T16:00:40Z
dc.date.issued2023-06-22
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/61541
dc.description.abstractEskizofrenia gaixotasun mentala da, pentsamenduan, portaeran, emozioetan eta errealitatea ikusteko moduan du eragina. Oro har, eskizofrenia, gaixotasun mentalen artean, psikositzat hartzen da. Hau jasaten dutenek errealitatearen eta pentsamenduak eta gaixotasunak eragindako pertzepzioen artean bereizteko zailtasunak izan ditzakete. Gaixotasun honen ezaugarri nagusia tratamenduarekiko atxikidurarik eza da. Honek suposatzen dituen kostu sozial, osasun eta ekonomiko larriak eta ospitaletik kanpoko eremuan ikusten den hutsune handia dela eta, Eskizofrenia diagnostikoa duten pertsonei zuzendutako Osasun Hezkuntza Programa egitea ezinbestekoa dela ikusi da. Helburuak: Gradu Amaierako Lanaren helburu nagusia, Eskizofrenia diagnostikoa duten pertsonentzat tratamenduarekiko duten atxikimendua hobetzeko Osasun Hezkuntza Programa bat diseinatzea da. Helburu nagusia lortzeko asmoz, helburu zehatzak planteatu dira. Metodologia: Proiektuaren helburu nagusiari erantzuteko, hainbat datu iturri erabili dira. Batetik, bilaketa bibliografikoa burutu da osasun arloko datu-base ezberdinak kontsultatuz: Pubmed, Dialnet, Medes eta Cuiden. Horiez gain, Biblioteca Virtual en Salud (BVS) metabilatzailea ere erabili da. Gainera, Medikuntza eta Erizaintza fakultateko liburutegian topatutako bi liburu kontsultatu dira. Bestalde, munduko, Euskadi eta Espainiako webgune ofizialetan, aldizkarietan eta elkarteetan informazio gehigarria bilatu da. Garapena: Eskizofrenia duten pertsonei zuzenduriko Osasun Hezkuntza Programak, pairatzen duten gaixotasuna ezagutzea, honen onespena lantzea eta tratamenduarekiko duten atxikipena hobetzea du helburu. Horretarako bederatzi saiotako programa garatu da, non helburua lortzeko hainbat jarduera metodologiko diseinatu diren. 2 erizainek gidatuko dituzte. Programa, Amarako Osasun Zentroan gauzatuko da eta lau aste iraungo du. Ebaluazioa: Osasun Hezkuntza Programaren ebaluazioa egiteaz 2 erizainak arduratuko dira eta programaren prozesu osoan zehar gauzatuko da. Halaber, proiektuaren amaieran, programaren egitura, prozesua eta talde dianaren ezagutzak ebaluatzeko, ebaluazio orokor bat burutuko da. Ekarpen eta gogoeta pertsonala: Lan honen bidez gizartean hain estigmatizaturik dagoen gaixotasunari ikusgarritasuna eman eta pertsona hauen birgizarteratzea erraztea bultzatu nahi da. Pertsona hauek tratamendua modu egokian jarraitzeko dituzten zailtasun eta arrisku faktoreei aurre egiteko estrategiak eskaintzea ezinbestekoa ikusten da. Horretarako, Osasun Hezkuntza Programa egokia izan daitekeela pentsatu dut.es_ES
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.subjecteskizofreniaes_ES
dc.subjectmedikazioarekiko atxikimenduaes_ES
dc.subjectosasun heziketaes_ES
dc.titleEskizofrenia gaixotasuna duten pertsonek tratamenduarekiko atxikimendua hobetzeko osasun hezkuntza programaes_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2023-04-27T11:32:13Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2023, la autora
dc.contributor.degreeGrado en Enfermeríaes_ES
dc.contributor.degreeErizaintzako Gradua
dc.identifier.gaurregister129581-957923-08
dc.identifier.gaurassign146698-957923


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record