Glotis-azpiko jariakinen drainatzearen eraginkortasuna aireztapen mekanikoarekin erlazionaturiko pneumoniak prebenitzeko: berrikuspen sistematikoa
Fecha
2023-06-22Autor
Morales Caballero, Iban
Metadatos
Mostrar el registro completo del ítemResumen
Aireztapen Mekanikoarekin erlazionaturiko Pneumonia (AMP) Zainketa Intentsiboetako Unitatean (ZIU) garatzen den infekzio nosokomial ohikoenetarikoa da. Intzidentzia igoera horrek eragin zuzena du ZIUko egonaldian, Aireztapen Mekanikoaren (AM) iraupenean, antibiotikoen kontsumoan eta hilkortasunean. Glotis-azpiko Jariakinen Drainatzeak (GJD) faktore hauetan guztietan duen eraginagatik protokolo desberdinetan gomendatzen den arren, teknika hau ez dago oso zabaldua.
Helburua. ZIUko paziente helduetan Aireztapen Mekanikoarekin erlazionaturiko Pneumonian (AMP) GJD teknikaren eraginkortasuna aztertzea.
Metodologia. PubMed eta Cochrane datu-baseetan bilaketa egin ondoren, Ausazko Saiakuntza Kontrolatuak (ASK) eta ASKez osatutako meta-analisiak barneratu dira. OSTEBA izeneko tresna bat erabili da ASK-ak ebaluatzeko.
Emaitzak. Barneratutako ikerketetan GJD teknikarekin AMP intzidentzian emaitza onuragarriak lortu badira ere, beste hainbat arlotan emaitza kontrajarriak ala negatiboak lortu dira. AM iraupenean, ZIU egonaldian, hilkortasun-tasan ez dira emaitza positiboak lortu. Aldiz, antibiotikoen kontsumoan murrizketa bat ikusi da GJD teknikarekin. Azkenik, xurgatze-metodoa ez da mukosaren kaltearekin erlazionatua ikusi eta AMP intzidentzian ez dago desberdintasun nabarmenik.
Eztabaida. Berrikuspenean barneratutako artikulu guztiak orokorrean AMP intzidentziaren aldeko emaitzak lortzen ditu GJD teknikaren erabilerarekin, batez ere AMP goiztiarreko kasuetan eta patogeno zehatz batzuen kasuetan. Antibiotikoen kontsumoan, GJD erabilerarekin emaitza onuragarriak lortu badira ere, eztabaida handia dago beste azterlan batzuekin alderatzean. Beste alorretan ez da iritsi ondorio zehatz batera.
Ondorioak. AMP intzidentziarako emaitza onuragarriak lortu dira, baita antibiotikoen kontsumorako ere, baina ez AM iraupenerako, ZIUko egonaldirako, hilkortasun-tasarako eta xurgatze-metodoaren eraginkortasun-diferentziarako. Etorkizunean, lagin handiagoa beharko da. Gainera, GJD pakete prebentiboetan sartzeko koste-eraginkortasuna aztertzea interesgarria izan daiteke.