Jaioberriek bat-bateko heriotzaren sindromea pairatzea prebenitzeko gurasoei eman beharreko erizain zainketak
View/ Open
Date
2023-06-22Author
Irizar Ocina, Ruth
Metadata
Show full item recordAbstract
Bularreko haurraren bat-bateko heriotzaren sindromea (SMSL gaztelerako siglak) urtebete baino gutxiagoko haur baten bat-bateko heriotzari deritzo, itxuraz loaldian gertatzen dena, eta ez du azalpenik izaten hil ondorengo ikerketa xehe baten ondoren. Gaur egun SMSLa justifikatzeko arrisku hirukoitzaren hipotesia da onartuena. Intzidentzia nahiz eta denborarekin jaitsi egin den, osasun profesionalen rola ezinbestekoa da SMSLa prebenitzeko.
Helburuak. Errebisio bibliografiko honen helburu orokorra izan da, erizainak jaioberrien gurasoei zein zainketa eman diezaiekeen aztertzea, bat-bateko heriotza ahal den heinean prebenitzeko. Horretarako, hiru helburu zehatz planteatu dira, arrisku-faktoreak identifikatu, prebentzio-faktoreak zehaztu eta erizainak gurasoei eman beharreko gomendioak aztertu.
Metodologia. Errebisio bibliografiko bat egin da. Horretarako PubMed, Biblioteca Virtual de la Salud (BVS), SciELO, MedEs eta Dialnet datu-baseak kontsultatu dira. Horrez gain, informazio zabalagoa lortzeko hainbat web orrialde ere erabili dira.
Emaitzak. Bularreko haurraren bat-bateko heriotza izateko arriskuei dagokienez, hiru faktoreetan sailkatzen dira: amaren-faktoreak, haurraren-faktoreak eta ingurumen-faktoreak. SMSLa prebenitzeko logela partekatzearen, txupetearen, amagandiko edoskitzearen, tenperatura egokiaren eta txertoen erabilera egokia egin behar da. Gurasoei eman beharreko erizain zainketei dagokienez, gomendioak Asociación Española de Pediatria-k (AEP gaztelerako siglak) proposatutakoak erabiltzen dira gaur egun.
Eztabaida. Amaren tabakismoak eta bularreko haurren bat-bateko heriotzaren (MSL gaztelerako siglak) artean erlazio nabarmena dago. Emakume haurdunen eta bularra ematen ari diren amen artean tabako-kontsumoa prebenitzea garrantzitsua da, patologia honek bizitzako lehen urtean duen eragina murrizteko. Haurdunaldian drogak eta alkohola kontsumitzeak ere MSLren arriskua handitzen dute. MSLren prebentzioa lotuta dago bularreko haurraren lo-jarrera eta lo-ingurune egokiak aukeratzearekin eta prebentzio-estrategia integrala sortzearekin.
Ondorioak. Prebentzio-faktoreak betetzea eta arrisku-faktoreak saihestea gomendatzen da. Haurdunaldiko jarraipen egokia, jokabide eta jarraibide egokiak, lotarako giro ona eta amagandiko edoskitzea ere prebentzio faktore garrantzitsuenak dira. Erizainak gurasoei SMSL arrisku- eta prebentzio-faktoreak jakinarazi behar die.
Hitz gakoak: bularreko haurraren bat-bateko heriotza sindromea, arrisku-faktoreak, prebentzio-faktoreak, erizain zainketak.