Show simple item record

dc.contributor.advisorMujika Zabaleta, Agurtzane
dc.contributor.authorIraola Morate, Eric
dc.contributor.otherE.U. ENFERMERIA -SAN SEBASTIAN
dc.contributor.otherDONOSTIAKO ERIZAINTZAKO U.E.
dc.date.accessioned2023-06-22T16:12:21Z
dc.date.available2023-06-22T16:12:21Z
dc.date.issued2023-06-22
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/61550
dc.description.abstractErabiltzaileen %11-80 artean kirurgiaren aurretik antsietatea dute. Antsietatea duten pazienteek sintoma fisikoak eta psikologikoak pairatzen dituzte, anestesiaren indukzio zailagoa dute eta kirurgia ondorengo konplikazio gehiago dituzte. Antsietateak hautazko prozeduren dinamika aldatzeko potentziala du eta gaizki maneiatzen denean, erabiltzaileak interbentzioa atzeratzea edo bertan bera uztea erabaki dezake. Erizainak gertutasun eta konfiantza handia transmititzen duten profesionalak dira eta antsietatearen maneiuan garrantzia izango dute. Helburuak: berrikuspen bibliografiko honen bidez kirurgia programatua egingo zaien pazienteen kirurgiaren aurreko antsietatearen maneiurako estrategien ezaugarriak eta eraginkortasuna aztertu dira. Metodologia: bilaketak 2022ko azaroaren eta abenduaren artean egin dira. PubMed, BVS eta Cochrane datu-baseak erabili dira eta guztira 34 artikulu barneratu dira. Emaitzak: heziketa antsietatea murrizteko eraginkorra den interbentzioa da. Heziketaren gehigarri moduan bideoak, eskuorriak, ebakuntza-gela bisitatzea edo errealitate birtualaren erabilera aztertu duten ikerketak barneratu dira (gehienetan antsietatea murrizten da). Uneko antsietateari aurre egiteko, erlaxazio bidezko irudi gidatuak, elkarrizketa motibazionalak, bero bidezko erlaxazioa edo bestelako terapia alternatiboen erabilera aztertu duten ikerketak aurkitu dira eta badirudi antsietatea murrizteko eraginkorrak direla. Amaitzeko, segurtasun terapeutiko gehiago duten ordezko farmakoen erabilerari buruzko artikuluak barneratu dira (Melatonina, Gabapentina eta Pregabalina). Eztabaida: interbentzio ez farmakologikoak erizainen zeregin garrantzitsuenetakoak dira erabiltzaileen antsietatea murrizteko. Denbora faltari aurre egiteko heziketa eraginkorragoa eman behar da. Terapia alternatiboak antsietateari aurre egiteko eraginkorrak eta eskuragarriak diren interbentzioak dira. Beste testuinguruetan interbentzioen eraginkortasuna frogatzeko ikerketa gehiago beharrezkoak dira. Ondorioak: pazientean oinarritutako arreta indibidualizatua erabiltzaileak ikuspuntu holistiko batetik tratatzea inplikatzen du. Erabiltzailearen prestakuntza psikologikoa beharrezkoa da eta horretarako erizainak gakoa izango dira. Erizainak fisiko eta emozionalki inplikatzen dira prozesu guztian zehar eta kirurgia aurreko fasean erabiltzailearekin duten gertutasunak sortzen duen konfiantza eta erlazio terapeutikoarengatik antsietatearen eta beldurren murrizketan eragina izango dute.es_ES
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.subjectantsietateaes_ES
dc.subjectkirurgia programatua
dc.subjectinterbentzioa
dc.subjectebakuntza aurrea
dc.titleKirurgia programatuaren aurreko antsietatearen maneiurako estrategiakes_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2023-04-27T11:30:24Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2023, el autor
dc.contributor.degreeGrado en Enfermeríaes_ES
dc.contributor.degreeErizaintzako Gradua
dc.identifier.gaurregister129516-954642-08
dc.identifier.gaurassign146846-954642


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record