Nerabeen artean bapeatzailearen kontsumoa prebenitzeko Osasun-Hezkuntza Proiektua
Fecha
2023-06-22Autor
Alberdi Ezkerra, Ane
Metadatos
Mostrar el registro completo del ítemResumen
Bapeatzaile hitza duela urte gutxi ezagutarazi zen gizartean, aurretik zigarreta
elektroniko gisa ezaguna zena. Bapeatzaileak tabakoa uzteko metodo osasuntsu bezala
merkaturatu ziren, geroztik, kaltegabe moduan saldu dira. Marketin-estrategiek inoiz
erre ez duten nerabeak erakartzea lortu zuten, erretzaileak ez ziren nerabeak adikzio
berrian murgilduz. 2019ko udaren amaieran, Ameriketako Estatu Batuetan bapeatzaileei
lotutako sintomatologiaren agerraldia gertatu zen, kalterik handiena gazteen artean
izanik. Orduztik, bapeatzaileei loturiko ikerketek esponentzialki gora egin zuten.
Horregatik, nerabeei zuzenduriko bapeatzearen prebentzioan oinarritutako
Osasun-Hezkuntza Proiektu bat egitea proposatzen da.
Helburua: Peñaflorida Institutuko 4.mailako 15-16 urteko nerabeen artean
bapeatzaileen kontsumoa prebenitzeko eta arazo honen larritasunaren inguruan
kontzientziatzeko Osasun-Hezkuntza Proiektu bat diseinatzea.
Metodologia: Osasun-Hezkuntza Proiektua garatzeko, MeSH eta DeCS deskriptoreak
erabili dira bilaketa bibliografiko zehatzak gauzatuz hainbat datu-base desberdinetan,
era berean, iragazkiak aplikatuz eta irizpideak kontuan izanik.
Plangintza: Diana-taldeak bapeatzaileen kontsumoaren inguruko ezagutzak, jarrerak
eta gaitasunak bereganatu beharko ditu Osasun-Hezkuntza Proiektuan zehar.
Horretarako, sei saioetan jarduera desberdinak beteko dira, zeinetan proposatutako
helburu pedagogiko zehatzak beteko diren. Modu berean, diana-taldeak eta hezitzaileek
proiektuaren emaitzak, prozesua eta baliabideak ebaluatuko dituzte.
Ekarpen pertsonala: Eginiko bilaketetan, bapeatzearen prebentzioari zuzenduta
dauden programa zehatzik ez da aurkitu. Tabakoari aurre egitekoen inguruan aldiz,
ikerketa ugari. Bestalde, gizarteak bapeatzaileen kontsumoaren inguruan duen
jakintasuna eskasa dela ondorioztatu da, eta, kontuan hartuta nerabeek esperientzia
berriak probatzeko joera dutela, ondorioak jasateko arrisku handiagoa dute.
Hitz gakoak: bapeatzaile, zigarreta elektroniko, nerabe, erizaintza interbentzio,
prebentzio, kontzientziazio.