Transexualitatearen normalizazio goiztiarraren garapenerako osasun-hezkuntza programa
Ikusi/ Ireki
Data
2023-06-22Egilea
Lertxundi Segurado, Nahia
Laburpena
Transexualitate hitza geroz eta gehiago entzuten den arren, oraindik ezjakintasun handia dago. Zer esanik ez nerabeen artean. Kontua da, jaioberriaren generoa ezagutzeko genitalei begiratzen zaiela, baina, genero-identitatearen ezartzea, komunikazio berbalaren bitartez izan beharko litzake. Ondorioz, jaiotzean ezarritako generoarekin bat ez datozen, eta gizarte heteronormatiboak normaltasunetik at daudela kontsideratzen dituen nerabeek transfobia hitzez ezagutzen den jazarpena jasaten dute. Horrela, haien garapen psikosozialean zailtasunak izateaz gainera, beren buruarekiko autopertzepzio eta maitasunean ere desabantailak dituzte. Horregatik jaio da proiektu hau, adin goiztiarretik transexualitatearen esistentzia ezagutu, ekintza transfoboak identifikatu eta harreman osasuntsuak eraikitzeko baliabideak eskaintzeko.
HELBURUA: Transexualitatearen normalizazio goiztiarraren garapenerako, 11-12 urte bitarteko nerabeei bideratuko osasun-hezkuntza baten diseinua burutzea.
METODOLOGIA: Proiektuaren justifikazioa garatu zein helburu pedagogikoak identifikatu ondoren, edukiak garatzeko, bilaketa bibliografiko datu-base desberdinak erabiliz burutu da. Baita, beste zenbait web-orri, liburu, gida eta aldizkari bidez ere.
PLANGINTZA: Gaiaren inguruan ezagutzarik ez duten nerabeak transexualitatean trebatzeko, bost saiotan banatu den osasun-hezkuntza programa bat antolatuko da. Edukiak bost gai-arlo desberdinetan banatuko dira, bakoitza saio batean landuz. Helburu espezifikoak betetzeko, jarduera desberdinak burutuko dira, beti ere xede-taldearen parte-hartze aktiboarekin. Osasun-agente desberdinek hartuko dute parte, saio eta xede-taldeari egokitutako baliabideak erabiliko direlarik. Helburuak bete diren baloratzeko, ebaluazio-tresnak ere sortuko dira.
EKARPEN PERTSONALA: Gizarte heteronormatiboak, genitaletan oinarrituta bakoitzari esleitu dion generoarekin bat ez egotea eta identifikatzea, ez da lan erraza. Zer esanik ez, sentitutakoa komunikatu eta ondorengo transfobia bizi eta jasatea. Horregatik, gaur egungo nerabeak aniztasunean hezi beharko lirake, bizitzeko dauden aukera guztiak ezagutarazi eta harreman osasuntsuak eraikitzeko aukera eskainiz. Azken finean, ezagutza boterea baita.
HITZ-GAKOAK: transexualitatea, hezkuntza, nerabeak, transexualitatearen normalizazioa.