GLEN: Adiera desanbiguazioa hizkuntza-eredu sortzaileak erabiliz
Fecha
2023-06-30Autor
Aguirre Blanco, Tasio
Metadatos
Mostrar el registro completo del ítemResumen
Azken urteotako ikasketa sakonean oinarritutako sistema sortzaileek ospea lortu dute jendartean gizakien idazkera naturala imitatzeko ahalmenak bultzatuta. Honez gain, hizkuntzaren prozesamenduko hainbat atazetan emaitza aipagarriak lortzeko erabili dira, arloaren egoerako bestelako sistema tradizionalak gaindituz kasu batzuetan.
Proiektu honen helburua, ingelesezko hitzen adiera-desanbiguazioa gauzatzen duen sistema bat garatzea izan da, GLEN, hitz anbiguo bati dagokion hiztegiko glosa sortzen duen BART sistema sortzailea erabiliz. Entitate-izenen desanbiguazioa burutzeko gai den sistema batetik abiatzen da bi ataza hauen antzekotasuna baliatuz. Sistemaren errendimendua hobetzeko eginiko esperimentu guztiak aurkezten dira; hala nola, ingelesez entrenatutako GLENen bertsio eleanitz bat ebaluatzen da euskarazko testuak desanbiguatzean. Ingelesezko sistemak, arloaren egoeran emaitza lehiakorrak lortzen ditu, sistema sortzaileetan oinarritutako egungo emaitza onenak eskainiz.