Mastektomia, emakumeen bizitzan hausketa
Ver/
Fecha
2023-07-11Autor
Pardo Ortiz De Guzmán, Zuriñe
Metadatos
Mostrar el registro completo del ítemResumen
Esparru kontzeptuala eta justifikazioa: bularreko minbiziari aurre egiteko edo hau
izateko arriskua duten emakumeengan agerpena saihesteko hainbat dira eskuragarri
dauden tratamenduak, tratamendu kirurgikoen artean mastektomia aurki dezakegu, bular
baten edo biren erauzketa edo hauen zati baten erauzketa delarik. Bularra feminitate,
amatasun eta sexualitatearen zeinua izanik, honen erauzketak edo eraldatzeak inpaktua
dauka emakumeen bizi-kalitatean, gorputz-irudian eta sexualitatean, baita osasun
mentalean ere.
Helburua: bularreko minbizia duten edo izateko arriskua duten eta mastektomia
tratamendu edo profilaxi moduan jasaten duten emakumeengan, sexualitatean,
antsietatean eta gorputz-irudian izan duen eragina aztertzea.
Metodologia: literaturaren errebisio kritikoa egin ahal izateko Medline, Cochrane,
Psycinfo, Cinahl, Cuiden eta Embase datu-baseetan bilaketak gauzatu ziren. Baita
eskuzko bilaketa ere burutu egin zen Clinical Breast Cancer aldizkarian. Identifikatutako
artikuluak barneratze eta kanporatze irizpideak betetzen zituzten eta irakurketa kritikoa
betetzen zituzten ala ez begiratuta, 16 artikulu identifikatu egin ziren gradu amaierako lan
hau aurrera eramateko.
Emaitzak: mastektomiak emakumeen antsietatean, gorputz-irudian eta sexualitatean
duen inpaktua ikertu egin da errebisio bibliografiko honetan. Kirurgiak edozein izanda
ere, mastektomia erradikal unilateralak edota bilateralak, gorputz-irudian eta
sexualitatean eragin zuzena dauka disfuntzio sexuala sorraraziz. Horrez gain, gorputz irudia asaldatu dezakete eta antsietate maila igo.
Ondorioak: berrikuspen bibliografiko honi esker, baietsi egin da mastektomia jasateak
emakume hauen bizitzetan izugarrizko inpaktua duela eta kirurgiak antsietatea, gorputz irudian eta sexualitatean eragin zuzena duela hauek kaltetuz. Erizain moduan emakume
hauei sostengu emozionala eskaintzea berebizikoa da, haien prozesuetan aurrera egin
dezaten. Hala ere, antsietatearen inguruan ikerketa zabalagoa egin beharko litzateke,
ebidentzia gutxi baitago. Baita beste motatako mastektomiak duen eragina hiru azpigai
motetan ere, ikertutako bibliografia guztian soilik mastektomia erradikalari erreferentzia
egiten diolako