Exosomen erabilera minbiziaren aurkako agente terapeutikoen garraiatzaile bektorizatu gisa: karga metodoak eta interes klinikoa
Fecha
2023-09-06Autor
López Díez, Marina
Metadatos
Mostrar el registro completo del ítemResumen
Exosomak zelula ugariengatik sintetizatuak diren besikula estrazelularren parte dira, beste besikula mota batzuekin batera. Orain arte, ez da oso irizpide sendorik egon beraien artean ezberdintzeko, baina argi dago, besikula hauek zelulen arteko komunikazioa bideratzen dutela barnean daramatzaten osagaiak zeluletatik zeluletara garraiatuz. Horregatik, hauek isolatu eta intereseko agente terapeutikoarekin kargatzeko aukera, zelulaz askeko terapia esperantzagarria bilakatu da.
Hari beretik, intereseko agente terapeutikoarekin kargatzerakoan bi tekniken aldaera bereiztu daitezke. Alde batetik, exosomak isolatu eta jarraian agente terapeutikoa kargatzen dituztenak eta bestetik, zelula exosoma emaileei intereseko agente terapeutikoa kargatzeko aukera eman, eta ondoren, zelula hauek ekoiztutako exosoma kargatuak isolatzen dituztenak. Bata edo bestearen erabilera, kargatu nahi den agente terapeutikoaren eta burutuko den ikerketaren araberakoa da.
Amaitzeko, exosomen erabilera agente terapeutikoen garraiatzaile bektorizatu gisa, bereziki minbizi terapiarako geroz eta gehiago ikertu da. Berrikuspen honetan zehar landuko den moduan, exosomen barnean doxorrubizina bezalako antitumoralen kargatzeak, terapiaren eraginkortasuna hobetzen duela azaleratu du farmako askeak duen inespezifikotasuna saihesten duelako. Ondorioz, exosomak agente antitumoralen garraiorako erabiltzea aukera oso itxaropentsua bilakatu da, egun minbizian dauden hutsune terapeutikoak betetzeko.