Giltzurrun zelulen kartzinoma sarkomatoidea. Kasu baten azterketarako berrikuspen bibliografikoa
Laburpena
[EU] Giltzurrun kartzinoma tumore urologiko ohikoenen artean hirugarrena da, baina horietatik heriotza tasa handiena duena. Desdiferentziazio sarkomatoidea giltzurrun kartzinomen %5ean agertzen den aldaera histologikorik oldarkorrenetarikoa da, metastasirako joera handiarekin eta gaixotasunaren eboluzio azkarrarekin erlazionatzen bait da. Gaur egun ere ez dago diagnostiko goiztiarra burutzeko metodo eraginkorrik eta tratamendu klasikoekiko erresistentea denez, pronostiko dohakabea suposatzen du pazienteentzat, batez besteko biziraupena 9-12 hilabetekoa da. Berrikusketa bibliografiko honetan, zelula argien giltzurrun zelulen kartzinoma sarkomatoidea izan zuen 41 urteko paziente baten kasua eredutzat hartuta, forma tumoral honen ezaugarri kliniko, patologiko eta biologiko garrantzitsuenak azpimarratzen dira, zientzia medikoak alor hauetan azken bi hamarkadetan izan dituen aurrerakuntzekin batera.