Transplante hematopoietikoak haurretan
Ikusi/ Ireki
Data
2023-09-14Egilea
Etxeberria Larreina, Goizeder
Laburpena
[EU] Progenitore hematopoietikoen transplantea (PHT), gaixotasun desberdinen tratamendurako erabiltzen da, helburua sendagarria zein kimioterapia dosi handiagoa ematea izanik. PHT autologoan, pazienteak bere zelula hematopoietikoak jasotzen ditu, tratamendu mieloablatiboaren ondoren. PHT alogenikoan, zelula hematopoietikoak emaile batetik lortzen dira, gaixorik dagoen hezur muina ordezkatzeko.
Donostia Unibertsitate Ospitalean, 2011-2021. urteen artean, 0-17 urte bitarteko 35 pazienteren progenitore hematopoietikoen transplantearen azterketa erretrospektibo deskriptiboa egin dugu, historia klinikoen errebisioaren bitartez. Pazienteen ezaugarriak aztertu ditugu eta lortutako emaitzak literaturan argitaratuta daudenekin konparatu ditugu.