dc.description.abstract | Eskuliburu hau 2022an egin genuen online tailer baten emaitza da. Tailerra 2022ko DBHko eta Batxilergoko Eztabaida Txapelketako kapitainei zuzenduta zegoen. COVID-19a zela eta, 2020an ez genuen txapelketarik izan, eta hurrengo urtean online egin behar izan genuen. 2022an, Eztabaida Txapelketa aurrez aurre egin genuen berriro, hori baita, zalantza izpirik gabe, eztabaidan aritzeko eta komunikazio eraginkorra praktikatzeko modurik onena. Hain zuzen, ideia horretan oinarritzen da proposamen hau guztia. Tailerrean oso gustura aritu ginen, eta badakigu harrera ona izan zuela eta probetxugarria eta baliagarria izan zela han izan ziren irakasleentzat. Eta horixe zen gure helburua! Horregatik, han bizitakoa idatziz jasotzea erabaki genuen, eta handik jaio da eskuliburu-tailer moduko hau, parte-hartzaileei Vives Sarearen DBHko eta Batxilergoko Eztabaida Txapelketarako prestatzen laguntzeko helburuarekin.
Ilusioz betetzen nau idatzizko eskuliburu-tailer hau aurkezteak; izan ere, haren bitartez, DBHko eta Batxilergoko ikasle guztiengana heldu nahi dugu, helburu berarekin: parte-hartzaileei eztabaidarako prestatzen laguntzea. Beraz, Eztabaida Txapelketan parte hartu nahi baduzu baina ez badakizu nondik hasi, hamaika zalantza badituzu, inoiz ez bazara eztabaida batean aritu, jendaurrean hitz egiteak beldurra ematen badizu, baina, hala eta guztiz ere, Txapelketan parte hartzeak ilusioa egiten badizu, bada, lagun, eskuliburu hau zuretzat da. Espero dugu behar duzun guztia aurkituko duzula. | es_ES |