Diabetes gaixotasuna kudeatzeko kode irekiko aplikazio bati funtzionalitate berri bat gehitu: hartu beharreko insulina kopurua modu automatikoan kalkulatu errefortzu bidezko ikasketa erabiliz
Ver/
Fecha
2023-11-28Autor
Hurtado Pelaez, Unai
Metadatos
Mostrar el registro completo del ítemResumen
Digitalizazioak garapen eta aldaketa handiak ekarri ditu gizarte mailan baita zientzian ere. Medikuntzan adibidez datuen kantitatea handitu eta tratamendu sistema berriak sortu dira hainbat gaixotasunen maneiua erraztuz, adibidez diabetesaren maneiua.
Diabetesa gaixotasun konplexua da eta bere maneiu desegokiak gaixoaren osasuna kaltetu dezake. Konkretuki gluzemia (edo odoleko azukrea) tarte osasuntsu batean mantendu behar da. "xDrip" diabetes maneiuan laguntzeko helburua duen kode irekiko Android proiektua da. xDrip-ek hainbat funtzio ditu, interesgarrienetariko bat intsulina gomendio sistema izanik.
Gomendio sistemak diabetikoek egunero egin behar duten kalkuluak errazten ditu. Kalkulu hauek gluzemia tarte osasuntsuan mantentzeko erabiltzen dira. Hala ere sistemak hainbat muga ditu. Proiektu honen helburua xDrip aplikaziori funtzionalitate berri bat gehitzea da, Reinforcement Learning (RL) erabiltzen duen intsulina gomendio sistema berri bat. RL-ak ingurune batean probak eginez ikasten duen adimen artifizialeko teknika bat da. Hainbat ikerketek RL erabiliz gaur egun erabiltzen diren diabetes intsulina gomendio sistemak hobetzea lortu dute. Beraz, sistema berri honekin xDrip-ek duen gomendio sistemaren mugak gainditzea lortu nahi da.