Laburpena
Artikulu honetan euskal erakusleak berreraiki izan direnean maiz aipatu gabeko arazo batez arduratu naiz. Gradu urruneko erakusleen forma berregituratze morfologiko baten ondorio dela proposatuko dut ; honela, euskalki artean, testuetan zein gaur egungo ahozko jardunean, aurkitzen ditugun aldaerak (aek vs. ek, oinarrian) ez dira aldaketa fonetiko soilen ondorio, arestian aipatutako berregituratze morfologikoarena baizik. Proposamen honek deklinabidearen diakronia hobeki ulertzen lagunduko gaitu, eta baita azentuazio patroi ezberdinak azaltzen ere ; hein berean, kontaktu egoeren zein euskalkien diakroniaren eztabaida ere ukituko du proposamenak.