Abertzaletasunaren bilakaera espainiar immigrazioarekiko: erreakziotik integraziora
Uztaro. Giza eta gizarte-zientzien aldizkaria (90) : 99-119 (2014)
Laburpena
Artikulu honetan, euskal nazionalismoak Espainiatik Hego Euskal Herrira iritsitako migrazio-fluxuen aurrean garatutako diskurtso teorikoa berrikusten da, nazionalismo horren sorreratik ezkerreko abertzaletasun berria finkatu arte. Bilakaera horretan, naziotasuna zehazteko moduak nola aldatzen diren aztertzen da, ondorio nagusia izanik euskal nazionalismoak immigrantearekiko harremanean izandako aldaketa: migratzailea nazi-egitasmotik errefusatzetik haren atxikimendua bilatzera.