Rockaren bilakaera nazioarteko testuinguru ekonomikoan
View/ Open
Date
2020Author
García Lupiola, Asier
Metadata
Show full item record
Uztaro 113 : 25-49 (2020)
Abstract
1950eko hamarkadaren hasieran musika-genero berri bat sortu zen Estatu
Batuetan, munduan berehala zabaldu zen fenomeno bihurtua: rock-and-rolla.
Protesta-mugimendu bilakatu zen, eta planeta osoan hedatu zuten artistek eta
taldeek, Hirugarren Industria Iraultzan nazioartean izandako gertaera handien
bilakabidearen eraginpean. Hain zuzen ere, nazioarteko harreman ekonomikoek
eragin handia izan dute rocka fenomeno planetario bilakatzera eraman duen bide
horretan, eta funtsean ekonomian sorburua duten nazioarteko gertaera nabarmenen
aurrean salaketarako eta gizartearen nahigabea adierazteko bozgorailu bihurtu da
aldi berean.