Resumen
Artikulu honetan, Euskal Autonomia Erkidegoan H1 gaztelania duten hiztunen euskararekiko
komunikazio-antsietateari buruzko ikerketa bat aurkezten da. Artikuluaren
xedea da euskara bigarren hizkuntza duten hiztun helduen hizkuntza horrekiko
antsietatearen inguruan sakontzea. Ikerketa honetan 346 subjektuk parte hartu zuten,
eta eskolatuak izan zireneko hizkuntza-ereduaren arabera bereizi ziren. Tresna kuantitatiboak
eta kualitatiboak erabili ziren datuak biltzeko. Emaitzek adierazten dute hiru
taldeen artean diferentzia esanguratsuak daudela euskararekiko antsietateari dagokionez.
Datu kualitatiboen argitan, euskararekiko antsietatean eragiten duten sei faktore
identifikatu dira.