Ikus-entzunezkoak eta zinema Ipar Euskal Herrian: Ipar Euskal Herriko zinema eta ikus-entzunezko arloko diagnosia eta garapenerako gomendioak
Ikusi/ Ireki
Egilea
Irigarai, Graxi
Martínez Martínez, Josu
Zallo Elguezabal, Ramón
Laburpena
Ipar Euskal Herrian azken urteetan gertatzen ari den berregituraketa administratiboaren ondorioz, zenbait erakunde publikok dute gaur egun zinemagintzaren gaineko eskumenen bat. Erakunde horiek bat egin dute lurraldean zinema politika bat egiteko, zinemak kultur garapenean ezeze garapen ekonomikoan ere duen izaera estrategikoa aintzat hartuta.
Politika berri hori abiatzeko, sei erakunde publikok eskaria egin zioten EHUko NOR Ikerketa Taldeari, bi helbururekin: egoeraren diagnostikoa egitea, batetik; eta zinema politika baterako aholkuak ematea, bestetik. Eskaria honako erakundeek egin zuten: Akitania Berria/Euskadi/Nafarroa euroeskualdea; Akitania-Berriko Liburu, Zinema eta Ikus-entzunezko Agentzia (ALCA); Pirinio Atlantikoetako Departamendu; Euskal Hirigune Elkargoa; Euskararen Erakunde Publikoa (EEP); eta Euskal Kultur Erakundearen (EKE).
Sei erakundeek eta EHUk 2022an sinatutako hitzarmenean jasotzen dira eskakizunak.
Txosten honetan, batetik, Frantzian zein Ipar Euskal Herrian dauden aukerak eta arazoak aztertzen dira. Bestetik Euskal Autonomi Erkidegoan zein Nafarroako Foru Komunitatean abian diren zinema politiken analisia egiten da. Azkenik epe laburrerako zein epe luzerako gomendioak ematen dira.
Lana burutzeko metodologia bikoitza jarraitu da: egiturazko datu ugariren analisi kuantitatiboa batetik; eta zinemako eragile ezberdinekin egindako elkarrizketen eta behaketen analisi kualitatiboa bestetik.