Paisaia-arloko jardunbide egokien gidaliburua. Hiriko ibai-eremuak
Fecha
2024Autor
López Urbaneja, Aida
Del Valle Andrade, Lara
Metadatos
Mostrar el registro completo del ítemResumen
Hiriko ibai-eremuen paisaia-arloko jardunbide egokien gidaliburua (bildumaren lehenengoa bezala, aurretik etorri zen 1950 eta 1975 bitarteko bizitegi-garapenei buruzkoa), tresna praktiko, ez-lotesle eta malgu gisa ulertzen da, eta laguntza ematen die administrazio publikoei eta lantalde teknikoei ibaietako paisaien ezaugarriak eta balioak ulertze- ko, onera ekartzeko, leheneratzeko edo naturalizatzeko jarduerei aurre egiteko orduan. Zenbait kasuren azterketa konparatu baten bidez, gaur egun ibaiek eta errekek herri eta hirietatik igarotzean dituzten erronkak aniztasunaren ikuspuntutik nola landu daitezkeen erakusten du. Hori guztia larrialdi klimatikoko testuinguru batean, non ibai-paisaiak aukera-gune bihurtzen diren erronkei aurre egiteko eta GJHekin lerrokatutako hiri-ingurune erresilienteagoak eta iraunkorragoak lortzen laguntzeko.
Lan honek lehen atal teoriko bat eskaintzen du. Han, ibaiaren ertzetako hirigintzaren historia eta Lurralde Antolamenduak eta Plangintzak duen paper garrantzitsua jasotzen da. Ondoren, Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) ibai-paisaia osatzen duten errealitateen mosaikoa zehazten da, eta paisaia hobetzeko jarduerei ekitean kontuan hartu behar diren bost helburu orokorrak finkatzen dira. Hori egiteko metodologiak (EAEko Erreken eta Ibaien Lurralde Plan Sektorialak zehaztutako osagai diren hirigintza, ingurumena eta hidraulikaren gainjartzean oinarrituak) espazioen irakurketa integrala eta multikapa sustatzen du. Eta ondoren, kasuen azterketa konparatuak inspirazioa ematen du kontuan hartu beharreko neurriei buruz.
Dokumentuaren garapenean (atal teorikotik metodologikora eta praktikora), ibaietako hiri-espazioei eragiten dieten eskala, fenomeno eta dinamikei buruzko ulermena errazten da. Obraren amaieran laburpen bat aurkituko du irakurleak, azterketa-kasu bakoitzean hartutako hobekuntza-neurriak zehatz-mehatz jasotzen dituena, bost helburu orokorren arabera sailkatuta, eta ondoan maximoen matrize bat ere agertzen da, hori guztia begi-bistan uzten duena.