Hezkuntza-laguntza espezifikoak eta irisgarritasuna: helduen euskalduntzerako zenbait helduleku
e-Hizpide (103) : (2024)
Laburpena
Unibertsitatetik kanpoko eskolatze-eredu bat proposatzen du Euskal Hezkuntza-sistemak,
hezkuntza pertsona guztiengana iristeko eta ikuspegi inklusibotik modu pertsonalizatuan
erantzuteko. Horrela, hezkuntza-laguntza espezifikoak behar dituzten ikasleen erregistroa
egiten ari dira, haien tipologien araberakoa, eta askotariko beharrei hezkuntza-erantzuna
ematen. Unibertsitateak ere ildo beretik ari dira, aurretiko hezkuntza-mailetan emaniko
laguntzekin bat egiten. Izan ere, “irisgarritasun unibertsala”, “irisgarritasun kognitiboa” eta
“Ikaskuntzaren Diseinu Unibertsala” kontzeptuek paradigma-aldaketa ekarri dute. Euskadik
ere irisgarritasun unibertsala bultzatzeko konpromisoa dauka hartuta eta bizialdi osoko
ikaskuntzaren legean orientazio-sistema integratua planteatu zen. Bestalde, euskara ikastea
edo hobetzea aukera bat da 16 urtetik aurrera eta oso garrantzitsua da zeregin honetan
pertsona guztiei behar duten hezkuntza-laguntza ematea eta baliabideak jartzea. Artikulu
honetan, esparru horretarako zenbait helduleku proposatuko dira.