Euskal Herrian bizi diren magrebtarren eta latinoamerikarren akulturazio-prozesua eta osasun psikologikoa
Ikusi/ Ireki
Data
2017Egilea
Elgorriaga Astondoa, Edurne
Arnoso Martínez, Ainara
Martínez de Taboada Kutz, Cristina
Balerdi, Eneritz
Berasategi, Maddi
Uztaro (103) : 61-82 (2017)
Laburpena
[EU]Ikerlan honetan, Euskal Herrian bizi diren etorkinen hautemandako estresa eta ongizate-maila eta aldagai horien aurrekariak neurtzen dira, generoaren eta jatorriaren arabera egon daitezkeen desberdintasunak kontuan hartuz. 405 emakume eta gizon etorkin elkarrizketatu ziren bai Latinoamerikakoak bai Magrebekoak, eta 306 emakume eta gizon euskaldun. Emaitza nabarmengarrienek adierazten dute estresa eta ongizate-maila ertainak direla, eta Magrebeko etorkinek Latinoamerikakoekin eta euskaldunekin konparatuta estres gehiago eta ongizate gutxiago adierazten dutela. Horrela, Magrebeko etorkinekin baieztatzen da akulturazioaren estresaren
hipotesia eta Latinoamerikako etorkinen egoera esplikatzeko egokiagoa da atzerritar osasuntsuaren paradoxa. Azkenik, ikusten da estresaren eta ongizatearen aurrekariak desberdinak direla jatorri kulturalaren arabera. [EN]The aim of this study is to analyze the level and predictive factors of perceived stress and life satisfaction of immigrants actually live in the Basque Country, and to analyse the influence of gender and cultur origen. The sample is composed of 405 women and men from Latin America and the Maghreb and 306 natives women and men. Results show moderate levels of stress and life satisfaction. Immigrants from the Maghreb show greater stress and less satisfaction than Latin American immigrants and natives. The acculturation stress hypothesis explains the stress and satisfaction levels of Maghrebian immigrants, and the health immigrant paradox was plausible in the case of Latin American immigrants. Finally, the predictors of stress and satisfaction was different in each group.