Ekoizpen funtzioaren estimazioa Alemaniako ekonomiarentzat
View/ Open
Date
2024-05-07Author
Navas Bartolomé, Jon Ander
Metadata
Show full item recordAbstract
Lan honen jomuga Alemaniaren egitura ekonomikoa aztertzea da, ekoizpen funtzio mota eta honen ezaugarriak estimatuz. Zehazki, Felipe eta Adams (2005) artikuluan proposatutako bost Cobb-Douglas pareko diren ekoizpen funtzioak estimatuko dira, “benchmark” edo konparazio-puntu bezala izango direnak. Jarraian, Alemaniaren Ordezkapen Konstantearen Elastikotasun funtzioa (CES funtzioa deritzona) estimatuko da, Karratu Txikienen estimatzaile ez-lineala (KTEL) erabiliz, Alemaniaren egitura ekonomikoak Cobb-Douglas funtzio bat jarraitu dezakeen eta zer nolako eskalako errendimenduak dituen aztertuz. Ondorioztatuko da estimazio hauen bidez, Alemaniako ekonomiak ez duela Cobb-Douglas teknologian konbergitzen, ezta ez duela eskalako errendimendu konstanterik izango.