Generoak eragindako soldata-arrakalaren azterketa
Ikusi/ Ireki
Data
2024-05-07Egilea
Gorostiaga Amondarain, Nagore
Laburpena
Lan honen bitartez, generoak soldata-arrakalean duen eragina landu da. Emakumeak zapalduak izan ohi garen gizarte honetan, jakina da lan merkatuan emakume izate hutsagatik gizonezkoak baino baldintza okerragoak pairatu izan ditugula urteetan zehar, garapen sozial zein pertsonalean oztopatuak izanik. Horren harira, azken hamarkadetan arreta berezia jarri zaio soldata-banaketan izandako desorekari. Hainbat ikerketek argi islatzen dutenez, herrialde garatu gehienetan, emakumeen eta gizonen arteko lan-merkatuko aldeak estutzen ari dira, emakumeek, hezkuntza-apustu irmoa egin ondoren, lan-merkatuan parte hartzea erabaki duten heinean. Bigarren Mundu Gudaren ondoren, 50eko hamarkadaz geroztik, zerbitzu sektorearen etengabeko garapenak langile gehiagoren beharra sortu zuen, emakumeen jarduera-tasak nabarmenki igotzea eraginez. Baina lan-merkatuan inoiz baino emakume gehiago dauden arren, oraindik desberdintasun handiak daude eskualde batzuetan, eta sistematikoki emakumeei gizonek dituzten lan-eskubide berberak ukatzen zaizkie.