Euskalkien eta euskara batuaren presentzia eskolan: Azkoitiko Xabier Munibe ikastolako azterketa
Laburpena
[EUS] Gradu amaierako lan honen bitartez, Azkoitiko (Gipuzkoa) Xabier Munibe ikastola aintzat
hartuta euskalkiak eta euskara batuak zein eta nolako presentzia hartzen duten ikusi da.
Horretarako, euskara hizkuntza gutxitu bat den heinean, hizkera ezberdinek ikastetxeko hiru alderdi ezberdinetan hartzen duten tokia aztertu da, zehazki, irakasle, ikasle eta
materialetan. Azterketa burutzeko, atal bakoitzari bideratutako behaketa-orriak erabili dira,
euskalki eta batuak esparru jakin horietan duten erabilera zehatza ezagutzeko asmoz.
Ikastetxeak zehaztuta badu ere irakasleak euskara batua erabili behar dutela, hau beti ez
dela betetzen ikusi ahal izan da, eta horrek zailtasunak sorrarazten ditu ikasleek euskara
batua erabiltzeko orduan. Bestalde, ikasle guztiek euskalkia erabiltzen dute, nahiz eta
ikastetxeak honen lanketa berezirik ez egin. Materialetan, berriz, guztia euskara batuan
dagoela ikusi da. Horrela, hiru esparru hauek aztertuta, bakoitzaren erabilerak guztiz
ezberdinak direla ikusi da. Ondorioz, ikastetxeak honen inguruko lanketa egitea
beharrezkotzat jotzen da. [ES] A través de este trabajo de fin de grado, hemos analizado la presencia del dialecto local y
del euskera estándar en la Ikastola Xabier Munibe de Azkoitia (Guipúzcoa). Para ello, y
teniendo en cuenta que el euskera es una lengua minoritaria, se ha medido la presencia de
estas dos variables en tres ámbitos educativos: en profesores, alumnos y materiales. Para
llevar a cabo este análisis se han utilizado hojas de observación específicas para cada uno
de los ámbitos. Si bien el centro tiene establecido que se tiene que utilizar el euskera
estándar en sus labores diarias, se ha podido observar que no se cumple esto. Según
hemos podido comprobar, esto genera ciertas dificultades en el aprendizaje de los niños.
Por otro lado, todos los alumnos utilizan el dialecto local, aunque la ikastola no tenga un
plan de tratamiento especial sobre uso. En cuanto a los materiales, se ha observado que
todo está en euskera estándar. Así, la comparación de estos tres ámbitos pone de
manifiesto el uso totalmente diferente que se hace de la lengua en cada uno de ellos. Es por
ello que vemos necesario que el centro desarrolle un plan de sobre el uso del euskera en el
ámbito escolar