Musikaren erabilera atzerriko hizkuntzaren irakaskuntzan Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloan.Testuliburuetako abestien azterketa
Laburpena
[EU] Ikerketa lan honen bidez Euskal Eskola Publikoan, Atzerriko Hizkuntzaren (ingelesaren) arloan erabiltzen diren Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloko testuliburuek egiten duten musikaren erabilpena aztertu da, hainbat adituren ezagutzekin eta teoriekin kontrastatuz.
Horretarako, eta aipaturiko ezagutzetan eta teorietan oinarrituz, bost aldagai desberdin diseinatu dira. Hauen bidez aukeratutako lau testuliburuetan ageri diren kantak eta haien ezaugarriak aztertu dira.