Eguneroko prentsaren bilakaera diktadura frankistan: 1938ko legetik 1966ko prentsa legera
Fecha
2024-05-09Autor
González de Matauko Rada, Iñaut
Metadatos
Mostrar el registro completo del ítemResumen
[EU] Francisco Francoren erregimen berria 1936ko gerra amaitu aurretik eta Espainiako eremu guztiaren kontrola bereganatu aurretik hasi zen funtsezko hainbat lege onartzen, eta 1938ko prentsa legea horietako bat izan zen. Izan ere, propaganda eta prentsaren kontrola XX. mendeko erregimen gehienen ezaugarrietako bat izan zen, masen manipulazio eta kontrolerako (Alvarez Llaneza, 2019). Horretarako, prentsa lege horri esker, prentsa errepublikarrarekin amaitu zuen Francok, eta egunkari guztiak Estatu berriaren menpe eta bere zerbitzura egotea lortu zuen. Bestalde, hainbat mekanismorekin are gehiago lortu zuen publikatzen zen guztia kontrolatzea, aurretiazko zentsura esaterako.