Candida auris-en zelula-paretako geneen delezioa duten mutanteen karakterizazioa eta haien birulentziaren azterketa
Ikusi/ Ireki
Data
2024-05-10Egilea
Domínguez Basterretxea, Iker
Laburpena
[EU] Candida auris farmako askorekiko erresistentzia garatzen ari den onddo patogenoa da. Espezie honen patogenezitateari buruzko hainbat ikerketen berri izan arren, C. auris-en birulentziari buruzko ezagutza mugatua da oraindik. Gradu amaierako lan honetan C. auris-en patogenezitatean eragina duen adhesio birulentzia faktorea aztertzea da helburu. Horretarako, C. auris andui mutante desberdinak baliatu ziren in vivo probak eta biofilm entseguak burutzeko. Emaitzarik esanguratsuenak mutazio-kontzentrazio handieneko anduiarekin lortu ziren (iff4Δ/iff1Δ/iff6Δ/rbr3Δ/hyr3Δ/iff6.4Δ), bai in vivo entseguetan Galleria mellonella intsektuan eta Caenorhabditis elegans nematodoan, bai biofilm ekoizpenean. Hortik ondoriozta daiteke, C. auris-en adhesioan parte hartzen duten zelula-paretako proteinak kodetzen dituzten gene-mutazioen metaketak jaitsi egin dezakeela mikroorganismoaren atxikitzeko gaitasuna, horren birulentzia murriztuz. Hala ere, ezin daiteke zehaztu proteina horietako bakoitzak adhesioan duen garrantzia, izan ere, mutazio konkretuak dituzten anduiek ez zuten emaitza adierazgarririk aurkeztu.