Denbora-menpeko aldagaien modelizazioa eta haien diskriminazio-gaitasunaren ebaluazioa biziraupen ereduetan
Ikusi/ Ireki
Data
2024-05-10Egilea
Enríquez Yurrebaso, Antia
Laburpena
[EU] Gaur egun, erabakiak hartzeko eredu aurresaleen erabilera gero eta indar handiagoa hartzen ari da. Ikerketa baten interesa gertaera jakin bat eman arte igarotako denbora iragartzean oinarritzen denean, biziraupen ereduak erabiltzen dira. Hauen artean Cox-en arrisku proportzionapen (CPH) eredua dago. Eredu honen helburua biziraupena aurresatea da, denbora-menpekoak diren edo ez diren aldagai aske ezberdinez baliatuz. Biziraupen ereduak erabakiak hartzeko erabiltzen direnez, haien diskriminazio-gaitasuna altua izan behar da. Lan honetan CPH eredu batean denbora-menpeko aldagaiak sartzeko metetodoak aztertu dira, baita eredu hauen diskriminazio-gaitasuna neurtzeko existitzen diren parametroak eta hauen estimatzaileak ere. Egindako ikerketan proposatutako parametro eta hauek estimatzeko estimatzaile bakoitzaren abantailak eta desabantailak aztertu dira. Horrez gain, CPH ereduetan denbora-menpeko aldagaiak sartzearen efektua ikertu da.