Negoziazio kolektiboa futbol profesionalean genero ikuspegitik
Ikusi/ Ireki
Data
2024-06-14Egilea
Blázquez Campanón, Mireia
Laburpena
Duela oso urte gutxi arte, espainiar ligako emakume futbolariak ez ziren profesionaltzat hartzen, eta, egoera hori zela eta, lan-kontratua lan-eskubideak defendatzeko mekanismo bakar gisa zuten. Urte askotan zehar, arau-esparruak eta politika publikoek ez diote arreta jarri arazo horri. Gure jokalarien kirol-arrakastak izan dira kirolarien jardueraren interesa, jarraipen mediatikoa eta balio ekonomikoa areagotu dituztenak, eta, ondorioz, beren eskubideak eskuratzeko atea ireki dutenak; ekintza kolektiboaren bidez, 2020. urtean lehen mailako klubetan edo kirol sozietate anonimoetan lan egiten duten futbolarientzako lehen hitzarmen kolektiboa indarrean sartzea lortu zuten. Lan honetan zehar espainiar estatuko emakume eta gizon futbolari profesionalen artean dauden ezberdintasunak aztertuko ditugu, lehenengo kirolari profesionalei aplikagarri zaien legedi orokorraren hausnarketa bat eginez eta, jarraian, beren hitzarmen kolektiboetan dauden ezberdintasunak aztertuz. Azkenik, gaur egun bizi den egoeraren analisi txiki bat egingo da.