Militantzia eta errepresio politikoaren azterketa feminista bat 90eko Ezker Abertzaleko emakumeen kasua.
View/ Open
Date
2024-03-22Author
Dañobeitia Ceballos, Olatz
Metadata
Show full item recordAbstract
Doktorego-tesi honetan, 90ko hamarkadan Ezker Abertzalean parte hartzen hasi ziren emakumeen ibilbide politiko eta errepresiboak aztertu ditut ikerketa etnografiko baten bidez. Generoak euskal gatazkan eta euskal gatazkak generoan nola eragin duten ezagutzeko asmoz, militantziako eta estatuko tresna errepresiboen -tortura politikoa eta espetxe politikoa- genero erregimenak aztertu eta harremanetan ipini ditut. Horrekin batera, sozializazio politikoa, partaidetza sozio-politikoa eta kultura politikoaren inguruko irakurketa feministetatik abiatuz, emakumezko belaunaldi politiko horren partaidetzarako motibazio eta espektatibetara hurbildu naiz, militantzia sozio-politikoa eta armatua nola sentitu zuten horri erreparatzearekin batera. Hautu horien zigor gisa jasan zuten torturaren esperientziara ere gerturatu naiz, haien kontakizunetan ageri diren gaiak eta gogoetak agertu ditut, gaur egungo testuinguruan duten enuntziazio eta entzunak izateko baldintzak mahaigaineratuz. Isiltasunean eta gizartearentzat ikusgarriak ez diren, biktimizazio prozesuak eta torturatik berrosatzeko bideak identifikatu ditut, torturaren gaur eguneko ezkutuko karrtografia osatuz. Espetxe politikoaren oinarrizko ezaugarrietara eta horien bizipenera ere gerturatu naiz; denbora eta espazioa azterketarako tresna gisa erabiliz. Horrekiko garatu zituzten desobedientzia eta biziraute-estrategiak agertu ditut, espetxe egiturarekiko praktikatu zituzten erresistentzia eta frikzioak azalduz. Eta espetxe (g)unea, haien ibilbideetan feminismora hurbiltzeko edo sakontzeko aroa izan dela ikusiz.