Ate Irekiko ZIUa: Eragina paziente eta familiaren bizipenean
Ver/
Fecha
2024-06-20Autor
Dorronsoro Artola, Ane
Metadatos
Mostrar el registro completo del ítemResumen
[EU] Sarrera: ZIUen garapenak eta aurrerakuntza teknologikoak gaixotasun askoren bizi-
pronostikoa hobetu eta hilkortasuna murriztu du, baina pazientearen deshumanizazioa
eragin dezake. Honi kontra egiteko garatu zen “HUCI” Proiektua, zeinaren ardatzetako
bi diren Ate Irekiko ZIUa eta Familien presentzia eta parte-hartzea sustatzea. Hala,
tradizionalki mugaturiko espazio hauek zabalduz, pazienteek zein hauen senideek
ospitalizazioaren inguruan duten bizipena eta hauen buru-osasuna hobetzea bilatzen
da, baita eritasunaren tratamendu ez farmakologikoa burutzea ere.
Helburuak: Lan honetan Donostialdea ESIko ZIUan ospitaleraturiko paziente eta
hauen familiako kideei “HUCI” Proiektuaren berri eman eta unitatean izan duten
bizipenari buruz jakin nahi izan da, bisita-politikari buruz duten iritzia ezagutzeko.
Metodologia: 2022. azken hiruhilekoan Donostialdea ESIko ZIUko paziente eta
senideei inkesta bat betetzea eskatu zitzaien, beren borondatez eta modu anonimoan.
Emaitzak: Donostialdea ESIko ZIUan ospitaleraturik egon diren pazienteen % 63,5
eta haien senideen % 59,9ari motza iruditu zaie bisita-ordutegia, eguerdiko bisita-
tartea izanik bereziki laburra suertaturikoa. Pazienteen % 49 eta haien familiako
kideen % 43,1ak eskas edo oso eskastzat ematen du izandako bisita-ordutegia.
Gainera, honen luzapenak gaixotasunaren bilakaeran on egingo lukeela uste du % 62
eta % 67ak. Hala, % 97,22 eta % 91,5a, hurrenez hurren, bi orduko bi bisita-txanda
egitearen alde agertzen da, bakoitzean bi bisitariren sarrera baimenduz kasuen % 82
eta % 80,2an. Senideen % 71,21 zainketetan parte hartzeko prest agertzen da; % 65,15
otorduak emateko, % 41,92 garbiketa pertsonalean laguntzeko eta %40,4
mugikortasun ariketetan laguntzeko prest agertzen delarik.
Ondorioak: ZIUko bisita-ordutegia laburra suertatzen zaie paziente eta senideen bi
herenari, eguerdiko-bisita tartea izanik motza suertatzen zaiena. Hala, kasuen bi
herenak uste du honen luzapenak inpaktu positiboa izango lukeela pazientearen
bilakaeran. Hamarretik zortzi pertsonari familiako bi kide pasatzea gustatuko litzaieke
eta zazpi prest leudeke pazientearen zainketetan parte-hartzeko.